inprimatu
Hiltzen dira txoriak Galilean
Izenburua:
Hiltzen dira txoriak Galilean
Sinadura:
Mamud Darwich
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Darwich, Mamud

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
30

Hiltzen dira txoriak Galilean

 

Mamud Darwich

 

 -elgar ikusiko gara

 urte baten

 biren

 belaunaldi baten buruan

 eta bere argazki tresna aurdiki zuen

 hogei baratze

 eta Galileako txoriak

 gero itsaso haundira joan zen

 egiaren sentsu berriaren bila

 - aberria, boketa soka bat

 odol ixuriaren broderiendako

 ondartzan etzan naiz

 sable... eta palmatzea

 

 Ez daki

 -O Rita! aduanako postan zimeldu pozaren sekretua

 eskaini dizugu, heriotzak eta biok

 eta, heriotza eta biok, berritu gara

 zure oinarrizko kopetan

 eta zure etxeko leihoan

 bi arpegi gara, heriotza eta biok

 zergatik ihesten duzu nere bitartea orain

 zergatik ihes dagizu

 zergatik ihesten duzu oraingoan

 lurraren betilez ogiak aldatzen dituena,

 jasminaren beste aldea moldatzen duen sumendia,

 zergatik eskapatzen zara?

 

 gauean, ateraino heltzen zenean

 bere ixiltasunak baizik ez ninduen nekatzen,

 kaleak bezala, parte zaharrak bezala,

 egin bedi zure borondatea -O Rita-

 bedi aitzur bilaka ixiltasuna

 izarren neurtinguru

 edo arbolak ernaltzeko egurraldi

 musua preziatzen dut

 labanen laman berean

 zatoz, masakreari junta gaitezen

 

 txori hedoiak

 debaldezko hostaldietan erori ziren

 eta nik denboraren putzuetan

 hegal urdinak ebasten nituen

 O Rita

 handitzen doan hilkutxako harri lauza naiz

 kateek

 larruan

 aberriaren forma zizelkatzen didate

 


inprimatu