inprimatu
18 zenbakiko hila
Izenburua:
18 zenbakiko hila
Sinadura:
Mamud Darwich
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Darwich, Mamud

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
29

18 zenbakiko hila

 

Mamud Darwich

 

 behin bazen olibera orlegi bat

 orlegia zen, eta zeruak

 oihan urdinaren antza zeukan, o maitea

 nork du gaur hau aldatu?

 

 bidearen bihurrean

 langileen autobusa gelditu dute,

 lasai ziren

 sortaldera itzularazi gaituzte, lasai ziren

 

 behin bazen, ene bihotza

 txori urdinaren gisara, o amodioaren kabi!

 zure mokanesak nituen, zuri-zuriak, o maitea

 nork zikindu ote ditu gaurkoan

 ez dut deusik ulertzen, o maitea

 

 bide erdian

 langileen behikuloa arrestatu dute

 sartaldera itzularazi gaituzte, eta lasai ziren

 nerea den oro zurea da

 itzala dizut ematen, argia

 ezkont erraztuna, nahi duzun guzia

 olibera eta piko baratze ttikia

 beste gauetan bezala aurkituko zaitut

 leihotik sartuko naiz, ametsetan

 jasmin sorta bat ekarriko dizut

 ez zaitela mutur egon

 detenitu naute

 

 olibera beti berdea zen, olibera orlegia

 o maitea, berrogeita hamar bitimek

 eguzki sartzean, urmael gorriz aldatu dute

 berrogeita hamar bitima

 o maitea, ez zaitela mutur egon

 hil naute, hil, hil

 hil

 


inprimatu