Gurutze gorriaz kantu xumea
Mamud Darwich
aita, erradazu
egia ote da gizon guziek, leku orotan
ogia dutela, esperantza
eta himno nazional bat?
Zergatik gabiltza hain goseti
eta, apalik, abesti tristeak kantatzen ditugu?
Aita! ontsa gara, sekuritatean gaude
gurutze gorriaren altzoan.
Irin zakuak hustuak direnean
ilargia ene begietan og bihurtzen da.
Zergatik aita, ene alegerazko oihuak
purrusken, gasna horien kontra
trukatzen dituzu, gurutze gorriaren dendetan?
O aita, euri badagi oliberak gerizatuko gaitua,
arbolek guretzat sua eginen dutea,
argizeituaren disdirak hormak gesalduko ditia,
eta gaueko fantomeak erreko?
Mila galdera degizkitzut
eta zure begietan, harrizko ixiltasuna dakust
ihardets iezadazu aita, ene aita zirea,
ala gurutze gorriaren haur bilakatua naiz
O aita, gurutzearen maldan loreak hazten ahal direa,
erresinolak kanta dezakea?
Zergatik dinamitatu dute gure etxe ttikia
eta zergatik, o aita, eguzkiaz ametsetan
hasten zara, ilunabar orotan
eta deitzen nauzu, ardura nauzu deitzen
gurutze gorriaren denden aintzinean
bixkotxez eta mahats lehorrez
pentsatzen ari naizelarik?
ene balantzarietaz desjabetu naute
ene ogia lohian pastatu dute
ene betileak errautsetan herrestatu dituzte
ene zurezko zaldia ebatsi didate
aitaren zamak karreatzera bortxatu naute
eta gau etengabeen kargak
A bapatean nork leher arazi nau suzko arroiletan
nork galarazi daut urtxoen gozotasuna
gurutze gorriaren banderen pean?