inprimatu
Palestina
Izenburua:
Palestina
Sinadura:
Salim Al-Zurkali
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Al-Zurkali, Salim

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
16.zk.
Orrialdea:
25

Palestina

 

Salim Al-Zurkali

 

 Hartaz oroitzean nola tinkatzen den zure bihotza!

 Nola gogorapen hortarik ixurtzen den poesia!

 Gaurko ixiltasunari plegatu kolegioek

 Tribunak odolez estaltzen dituen elokuentzia sekretua dute.

 Beren boterea lurrean hedatzen zen

 Denbora iraganari itzulikatzen dira.

 Izpirituak erretzen eta harriak higatzen dituen

 Nostalgia hain da astuna, hain da tristea.

 Kolegioak, ibai emankorren paradisu zaharrak,

 Bizitza gozo zarin haien itzaletan.

 Mila kolorek enkantatzen zituzten gure soak.

 

 Arabeak! Luzekiro ibili gara ilunean.

 Esklaboek ez ote dute gure lurra larrutu?

 Baketiarrak, bai ginela.

 Baina halere atzar gaitezen, atxik ditzagun promesak.

 Sumendi, zapaltzalearen aurka

 ixur, ixur ezazu zure haserrea.

 Zeren zuk Palestina gure ospeen perla

 Duintasuneko sinbolozko korona biderkatua

 Zure ebandelioak bakea iragartzen du

 Eta zure Koranak justizia.

 


inprimatu