Patricia-ri
Philippe Guerin
Burdinezko aurpegi, goizeko lano
Ikuspegi lanbrotsu, aire-gaixto
Izar-larre, bela baten argi
Eta
Esaldi
Badakizu zu gabe pixka bat luze da
Menturaz
Maite nauzu pixka bat
Badakit
Bihar heldu zara
Urrikiak
Esku pollitak dituzu
Zergatik
Enegana hurbil zaite gehiago
Argia
A zu zara
Eta ni
Zure larrua hain da goxoa
Gauz horrek hain du min egiten
Zer tenoretan zoaz
Kapriza
Gogoan zaitut
Egon zaite
Sarri
Horrek ez du irriskurik
Ongi zara
Zer pena
Noiz
Bainan ez