inprimatu
Non eta nola duzu, maitea?
Izenburua:
Non eta nola duzu, maitea?
Sinadura:
Jon Arzalluz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzallus, Jon

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
26

Non eta nola duzu, maitea?

 

Jon Arzalluz

 

 Non duzu, maitea,

 ezpain bihurritze urragarri hori

 ene begien bistaraino

 lehertu dizun min zabal

 sakona?

 

 Non duzu, maitea,

 begi ertzean bai-ezka egonda

 erreka eta basoen marmaraz

 ilargiari keinuka jeitxi den

 malko mardul horren

 iturri beroa?

 

 Non duzu, maitea,

 burua makurtzeraino

 zintzurra estutzen dizun

 arno gozo eta fresko horren

 larrigunea?

 

 Non duzu, maitea,

 ene bihotzeko unibertso isildua

 gaztetako maitasun printz

 ahustuetatik

 tximeleten loreminetara

 altxarazi duen ukendu horren

 segeretua?

 

 Non duzu, maitea...

 eta nola duzu batez ere

 zure bihotza

 hain euri eta es erantza

 unkigarriz busti?

 

 Nola duzu, maitea,

 hain barneko den mundu gordea

 hatz eta ezpainez dastatzeko moduan

 larrubizirik ezarri?

 

 Nola duzu, maitea,

 zure bular tenteen ttinkoa

 zure xilborjiraren guria

 goiztiriaren agurra bekatutzat zeukaten

 barneko dardarruntzi hautan

 landatu?

 

 Nola duzu, maitea,

 bakartadearen aurpegi latza

 hain eztiro leundu

 eta malkoak xukaturik

 hain izar beltx apainez jantzi...

 eta gero...?

 

 Gero?

 Hona ilargi erdibitu bat

 gau t'egun egarri

 bihotz sabaiaren zeruan

 itsasertzeko arbel berriak

 mendez-mende uhinek jota

 gaueko izarraren miraila

 egin direnean

 

 NON

 ETA

 NOLA DUZU, MAITEA?

 


inprimatu