Erromantikoaren arratsak
Jon Arzalluz
Nahi luke edan, edan, edan
nahi luke...
lituzke moskortu, moskortu
bihotzeko penak,
itsasoko ur gaziak oro
irentsi, irentsi, irentsi
eta bere begi bietatik ixuri, ixuri
tantarik-tanta
malkorik malko
eta joan urrun joan, joan
izar bat biztu han
eta hari begira bizi
huts-hutsik
bakar-bakarrik,
harentzako bizi ta bizi
Hitz bat musu bat
bi musu...
bi musurekin, hil
t'halere maitatzen segi, segi ta segi
heriotzari agur egin parean
ta nahi badio heldu zamarratik
ostikada bat eman
eta segi.