inprimatu
Haur-ipuinetako unibertsoa
Izenburua:
Haur-ipuinetako unibertsoa
Sinadura:
Jon Arzalluz
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Arzallus, Jon

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
24

Haur-ipuinetako unibertsoa

 

Jon Arzalluz

 

 Nigar-Handiren errai epeletan,

 zen egun batez sortu mundua

 Munduak ere bi malko zituen ixuri

 amarekin batean

 Lau izar bertzerik etzen hasieran

 unibertso zabalean

 

 Lagun egin ziren ama eta mundua

 oso geroko batean

 Handik ilargia jaio zen

 zuri-zuria

 ilgora haurra haserretze

 ilbete irri zegienean

 Gero negua iritxi, lurra elurrez estali

 eta ilargiak haren berdea galdu zuenean

 gizontto bat zen azaldu

 mendirik altuenaren tontorrean

 Irri isilez zuen hark ere agurtu

 gaugoietako amaren ama

 Nigar-Handi

 Hartu zuten aita-alabek eskutik

 irten euritara

 eta arrastiri gorriaren xerka jo zuten

 itsasertzik-itsasertz

 ekialdera.

 


inprimatu