inprimatu
Esperantza
Izenburua:
Esperantza
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
16

Esperantza

 

Jean Louis Davant

 

 Berant, oso berant

 Omiasainduz omen

 lilitzen ohi da

 samartilorea

 zoriona eskainiz

 erdizka.

 

 Neguan ere lora ditaike

 izotzen azpitik

 uharren artetik

 ipar izar umila

 minbera bezain uxterra.

 Udaberrian iranja lili da

 hazkabarren jostagailu.

 Udan berriz eguzki lore

 urrez betea

 azkorrien ispilu

 baina ņimiņoa

 orroit lili mikroskopikoa

 fedearen soak pizten duen pindarņoa.

 Xixtak ugari ditu

 margoak urri eta gordeak.

 Elorri xuria

 arantza lorea

 asun lilia

 biper samina

 zu zaitut maitena

 esperantza!

 


inprimatu