inprimatu
Gu bagine...
Izenburua:
Gu bagine...
Sinadura:
Jakes Ahamendaburu
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Ahamendaburu, Jakes

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1988
Argitalpenaren urtea:
Alea:
15.zk.
Orrialdea:
4

Gu bagine...

 

Jakes Ahamendaburu

 

 Apirilako egunsentiaren

 laino izoztuak

 ume jaioberriaren

 atsegin intziriak

 larru biluziaren

 lehen izu madarikatu hura...

 

 Urri astiroko

 uhin hautsiak

 zahartze ispiluan

 etenaren kraskada

 amodio sakonen

 izerdi eta malkoak...

 gau izarti

 baso bakarti

 

 Pertsulariaren

 abesti monokordoa

 goi errekaren

 sinfoni amaigabea...

 

 Maiteminduen

 lumazko itxaroa

 lagun onen

 berunezko maitegoa...

 

 Hiltzear zegoen

 gaualdeko ekia

 mendi urruti

 gorkararekin

 azkenean larrua jo zuen...

 

 Azken argi aiztoez

 mareaturikan

 neure eskuez nuen

 arpegia erdi babestu

 eta bareki nituen

 begiak itxi ...

 ezer ez nintzen

 baizik aitaren seme...

 

 Bailarean behera

 suge antzera zihoan

 errekastoa

 kantatzetik zen

 unean geratu...

 

 Bizitza

 margo ederra...

 ...haik hemen nagusi

 ez balire...

 gu,

 gu bagine...

 


inprimatu