Apezpikutxo
Itxaro Borda
apezpikutxo
deus ez dozu
irabaziko
doidoia abretasunetik
atera
eta
larderia pean atxiki
behar diren
terroristak sustengatuz.
Zertan zabiltz
apezpikutxo?
elizak orain arte
sekulan ez ditu
zoritxartuenak
defenditu.
Zertan zabiltz
apezpikutxo?
kontuz
apezpikutxo
hemendik goiti
erromako koboiaren manuz
ez zara
artxapezpiku
edo kardinala
purpuradun
bilakatuko.
Apezpikutxo
sufritzen dutenen sokorri
gorri
alta
utz izkidazue hurbiltzera
butte-aux-caillesen parkatu
haurrak
emazteak
gizonak
apezpikutxo... txo...
|