Zure begietan
Nabil Haidar
Zure begietan
nere begiek ez badute gehiago disdiratzen
gauean,
gure gorputzek ez badute elkar ikusten
eta zure eskua
nerearen bila ez badator;
ahulezian eta minean
nere behatz dudakorrek ez badituzte
zure ileak gehiago zeharkatzen kopetan,
eta nere ezpainek barkamendu gisa
ez bazaituzte musu batez kontsolatzen;
zure behakoak ez badu gehiago
nerea kurutzatu nahi
urtzo ederregia bezala
zure begietan eguzkia jarria delako,
eta nere iragana
zurea ez delako gehiago;
burua makurtu behar baduzu
errepikatzen eta errepikatzen dizudanean
maite zaitudala,
eta zure sorbaldan loeran dagoen egunak
garbiki
betazalak apaltzen dizkizunean
Oh! nere begiek edaten jakin duten
begi horietan
ez bada zeru urdinik,
euripean begiratzen dizudanean
eta zinez gehiegi sinetsi gabe, fini da beraz?
eskatzen dizudalarik;
Oh! ahantzi behar baldin badut
norentzat egin dudan negar;
ahantzi behar badut
eta nere gogoan ez gehiago zurekin mintzatu
nork
erraidazu, itzuliko dit iragana?