Oihan
Kine Kirama Fall
Goiz hartan
nere begiak ireki orduko
alferkeria urrun haizatuz
joan nintzen naturarengana
ene miserien kondatzera.
Nere begiek
tristuraz login bazuten
nere bihotzak dolorez
hari ematen natzaio
liburu zabalduaren eran,
harentzat misteriorik gabe nago
haren delikadeza
arrosaren parekoa baita.
Lurra zilatu, airea miazkatuz
arima itzaitzen zidaten uhin beltzek
espazioa irensten dute,
libre eta garbi nago
belarrak ikara erazten zituen
urratsak ezagutzean
instantearen gostura
joaten uzten naiz.
Oi oihana!
Oi natura!
etorria nintzen zurekin luzeki hitzegiteko,
baina nere arimako hitzek
arrosen erorketa baizik ez dute aipatzen.