Ama
Charles Carrere
Nere begiek amaren gainean
ametsezko sohakoa pausatzen dute
bere eskuek arraina garbitzen dute
baratzuriak
tipulak bipiltzen
gombua mozten
amaren arpegiak bere oneziak goxatzen duen
gaueko argia
ezkontzen du
trankila
sukaldeak kapera baten
neguko bakea
lasaitasuna du,
usainez
pizu
intsentsu arratsaldetiarrez
muezzinaren kantua doidoia
eta ttirritena
bake hori iratzar arazteko
arrastian
eta amaren bihotza
etxe guztian,
hemen nago haur
zure oinetan.
Haurra kurutzearen maldan bezala.
Gaua aintzina doa
samurtasunaren belaren gainean
arima borrobiltzen zait
kantu oparoen
hitzen fereka epelen ixurian.
Izarrak hasperenka
gautiar fantomeen eran,
loaren erroak
ortzean
gizakiak argitzeko
haizea ereiteko.
Argian zehar
nere bihotzak marrazten ditu
zure eskuen itzalean
hitz disdiratsuak
hagun hitzak
arratsaren edertasunean.