Manthie
Amadou Lamine Sall
Manthie gezurra erran nahiko nizuke.
Erran munduan zehar ez dela mutiko ttikirik
gosea pasatzen ez duenik,
ama bakar batek ez duela, airepiloto lasai baten
bonbek zitzifrikatu semea negartzen
eskale bakar bat ez dagoela betiko kale ezkinean
bere jantzi zaharretan traukatuz amoinaren zain,
gezurra erran, gezurra
gizaki bakar batek ez dakarrela bere baitan exilio-
aren emozione terriblea.
Gezur erran, gezur erran Manthe, gezur erran,
ez apartheidik
ez sowetorik
ez jones-townik
ez brigada gorritan banatu armadarik
ez irail beltzik
ez libanoa bezalako pastel odoleztatu erraldoirik
ez lurrik gabeko palestinako populu ibiltaririk
ez historiako israel persegitu eta persegitzalerik,
gezur erran,
sekulan ez dezazun gorrotoa jasta
nehoiz ez ditzazun haien esku hiltzale ezagut
piztien delirioa antzeman ez dezazun sekulan
beren harpe hormatuen atarrian zorakeria eta
urgulua
ez ditzazun nehoiz bazterka,
gezur erran Manthie
maita zaitzadan inozenteki.