inprimatu
Eguzki sartze
Izenburua:
Eguzki sartze
Sinadura:
Fatou Sow Ndiaye
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Fatou Sow Ndiaye

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
14.zk.
Orrialdea:
26

Eguzki sartze

 

Fatou Sow Ndiaye

 

 Soumbediouneko sakonetan

 zure itxurak disdiratzen du

 itzal aldakorrezko

 mirail batean bezala.

 Uhin nakratuek

 beren zilarrezko kristalak

 gatz orlegien hausturetan

 paseiatzen dituzte

 Txoriek hegaldaka,

 gauero leizean itotzen den

 disko horaila

 sokorritzen dute.

 Baina goizaldera

 leizea garraitzeaz pozik

 zeruen gorenetan

 berragertzen da, irabazle eta betikodun.

 


inprimatu