Vous, les pauvres
Jon Arzallus
Vous, les pauvres,
Dites-moi
Si la vie
N'est pas une garce!
Atxik, Kateb,
bosteko ezkerra
eta ixur iezadak
kaskezur honetan
hire Baileys hortatik
tragoxka lodi bat.
Atxik, Tahar,
bosteko eskuina
eta irakur iezadak,
malkoa ezpainetan,
Moharen zati bat.
Mediterraneo saialaren gainean
zonbait ametsek ez du
lo hartu
arnetsetatik irtetzean...!
Constantinen oina
Fèsen bi eskuak,
ilargia lauhazkan
hodeien artean
t'ezim burmunaren gurpila
pausatu
goizgorriaren goizgorriak
"Halte" erraitean.
Qu'ai-je gagné à ce trafic illicite
De poème de guerre?
Bakeak ere, ordea,
esne zuriz derazkigu
estali kaleak
ilargi elurretan...
Goiztiria funa salatuz
izango dugu atejoka
lanerako sirena orduetan
Yacine Ben Jaloum
|