Gosea
Jon Arzallus
Niri neurea,
Hiri heurea,
Nori berea,
eta fitxik ez duenari...!
hari gosea
eta bakea.
Ehun urte jan gabe egon arren
ez duzu, ama, goserik ?
Ehun biper gorri
ikusi arren
giza tripotx lodi horren ezpainetan
zintzilik;
zure ehun ta bi seme
egon arren altza ezinda
flakiak etzanik
ez duzu ama malkorik?
Ehun urte zureak,
larogei nireak...
gure hortzen berri
ez du jakin usu
haragi moreak.
Txakur txiki bat lau puska,
txakur handi bat hamaika,
eta katykorik ez atean
ohosteko ogi-zopa.
Noiz da eguberri?
Urteak noiz ditut nik?
Noiz da gurean
festa?
mahai atzean lerroturik
zortzi haur hoska.
Gosea, gosea,
atzo hirea, gaur hire ta nirea,
(gosea ere goseak bizi da gurean
etxeko aitonarik zaharrena,
familiaren lagunik handiena
hator egoera honetatik
irtetzen guri laguntzera.
eta katekorik ez atean