Bietan jadanik eguna ikusi dut...
Anne Delage
Bietan jadanik eguna ikusi dut altxatzen
Zure sahetsean.
Loak borondatea garraitu nahiko zukeen
Bakardadezko gauen bidea partekatu dut.
Otez eta hormaz, izai beltzez bete
Xarak eta munho gozoak zeharkatu ditut,
Untziaren koskoa ferekatzen zuen
Uhainaren kantua ezagutu dut
Irlandes populu horren kondaira enkantatzen duten
Jainkoen eta ibaien eresi lainoa da
Gure bidal urrutian zenbait egunez
Kulunkatu gaituena
Hain luzeak hain zuriak ziren
Zenbait udako gauetan
Non behar baitzen kanal baten luzadan ibili
Arintasuna eta poza jastatzearren...
Hitzek eta begiradek jada iraun ez dezakeen
Erromantze gozoaren
Bakardadeen aroa eta damu samurren bukaera diote.
Berdin da!
Gure historiaren garala bizi izan dugu
Ez zaio beste nehorri zor
Gurea baizik ez da
Gure orroitzapenaren eta gure destinuarena.
Paperak estaltzen dituen hitzak irakurri nahi zenituzke
Nere ixiltasunaren horma pixkat hobeki ulertzeko
Instant batez menturaz iragan hori atxikitzeko
Eta zure bidea, damu baten itzal izpirik gabe,
Segitzeko.