inprimatu
Dekazavilleko meatzaleek...
Izenburua:
Dekazavilleko meatzaleek...
Sinadura:
Jean Bodon
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Bodon, Jean

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
53

Dekazavilleko meatzaleek...

 

Jean Bodon

 

 Dekazevilleko meatzaleek,

 Okzitandar jakin gabean,

 Internazionala abesten dute,

 Desesperantzaren kantua...

 

 Altxatzen den ukamil hertsiaz

 Agur dezagun akordeoia,

 Nork ulertuko du gure greba,

 Jaures Pantheonean dago eta...

 

 Lehenagoko borroka garratzak

 Polizia Aubinen zegoelarik,

 Watrin harrizkatu genuenean

 Miseria pixkat inharrosteko...

 

 Ez dugu bizkarrik plegatuko.

 Laborari, lagun gaitzazu!

 Meategia begiratu nahi dugu,

 Gure haurren ogia delakoan.

 

 Internazionala abes dezagun,

 Esperantzaren kanta baikorra,

 Dekazevilleko meatzaleek

 Beren eginbidea erakutsi digute.

 


inprimatu