inprimatu
Gerlariak
Izenburua:
Gerlariak
Sinadura:
Andre Leal
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Leal, Andre

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
37

Gerlariak

 

Andre Leal

 

 Gerla egin duten

 bizidunen

 festa da,

 ongi apaindu mahainen inguruan

 oroitzapenak kondatzen dituzte,

 ohoratuak dira

 dekoratuak

 gorestuak

 gloria daukate.

 

 Hil direnek haiek

 ez dute deusik erraten

 ahantzia dute,

 ez dute nahi berriz has dadin

 hil direnak askotan

 antimilitaristak

 bilakatuak dira.

 


inprimatu