inprimatu
Lantegira
Izenburua:
Lantegira
Sinadura:
Jean Luc Dey
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Dey, Jean Luc

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
36

Lantegira

 

Jean Luc Dey

 

 Goiz da. Autobusetarik jalgi jende mutuei

 nahasi behar naiz. Eta kirets da

 kea nere begi nekatuentzat. Eta nere zango

 lokartuek trahitzen naute, lur gurintsuan zamaturik.

 

 Lantegiko ateek, makinen burrunba elkorrez,

 gizaki hiladak irensten dituzte. Gosetiak, beti prest,

 jadanik beren miseria oihukatzeko zailtasunak

 dituztenen kexuak itotzeko.

 

 Altzeirua mendekatzen zaie, aurrean, ondoan,

 denetan, altzeiru basaren usainak mozkortzen ditu,

 beren buru hustuetan zehar ametsaren bideak

 baizik ez dira, denbora badoa... ikusiko dugu, diote.

 


inprimatu