inprimatu
Loire ibaia
Izenburua:
Loire ibaia
Sinadura:
Bertrand Borne
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borne, Bertrand

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
34

Loire ibaia

 

Bertrand Borne

 

 Halatan izarren herrira

 joango naiz,

 herri ama eta beharrezkora

 angira jatera

 Loire hegira,

 eta aza berdeekilako

 saltxixak.

 Herriko izarrak

 ez dira hemengoak bezalakoak,

 nere buru gainean

 izarren herria osatzen

 baldin badute ere.

 Halatan joango naiz

 angira beharrezkoa jatera,

 Loire ertzera,

 nere buruaren ezpondara,

 Loire ertzera,

 eta blues abeslarisa baten

 besoetan bezala

 egongo naiz

 lehen aldikoz

 amodio eta herio artean,

 eta etxe ezkinean

 ipurtargiak

 nere zerua alaituko du,

 nere izarra izango da,

 eta hilgo naizenean

 haizeak ez du joko veuze aldean,

 denek jakingo dute

 ogi bilari bat nintzela,

 herio bilari bat nintzela,

 haize bilari bat nintzela.

 Hilgo naizenean

 portuan

 nehon

 ez da haizerik nabaituko.

 Denek jakingo dute

 halatan

 herri arma eta beharrezkoa

 abian nintzela,

 izarren herrira.

 


inprimatu