Zeru
Roparz Hemon
Karrika beti berdinean, zeruaz aparte
deus ez da mugitzen, etxeetan kartzelatuak eta
pasatzen diren jendei, beren kezkez lurrari itzaturik
eta burua makurturik, axolarik ez duen zerua.
Kolore oro, oldar oro, edertasun oro
zeruaren ibaian munduari disdiran dago.
Mila lanez kateturik, izate xumeek
ez dute ezer ikusten.
Eta dabiltza, su gartsuen pean dabiltza,
beren esku hertsian
ahurtra bat errauts
zuhurki, tinkatuz.