inprimatu
Poesia
Izenburua:
Poesia
Sinadura:
Odile Karadek
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Karadek, Odile

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
33

Poesia

 

Odile Karadek

 

 Poesia, auto hurrian ibiltzean idazten da,

 edo treinetako kuloirretan ibiltzean

 - zezen kopetadunetan behaztopatzen naiz -

 

 kontuz abere adardunekin treinetan

 beren etxeetarik urrun

 beren ohiturazko emazteetarik urrun

 diren jende armairu hil handiekin kontuz

 

 zelaiko langilea nekatuko denean

 kontuz, ez trabatu lotan dagoen ogia,

 izarrak bareiatuko dituen

 bere ezpal borrobilak hirira aurdikiko dituenean

 

 hain pizu, hain pizu

 bakarrik lotan lasai geldituko dira hil ttiki onak

 idazki arinekilako

 hilhotzak, beren matel maltzurrekin

 beren mugarik gabeko adiskidantzarekin.

 


inprimatu