Sekretua
Gilles Baudry
I.
Denbora beha dago
ezer ez da mintzo
mugitzen ez den deus nitan
baina dena zain
elkar maite duten
hitzen bila nabil
belarria iturrietan
idazten dut sekretu bat jabaltzeko
gauza oro maitatzeko
eta aintzinetik
hobeki oroitzeko.
II.
Zein garren errauts
zein uztaren hazi?
Jakiteak
laztantzeak
desjabetzen gaitu,
eta deus ez da sekulan erraten
ez gizakiaz
ez eta bere ele erreaz.
Sekretua baizik ez da suteaz bizigainditzen.