inprimatu
Joan dira
Izenburua:
Joan dira
Sinadura:
Pier Jakes Helias
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Helias, Pier Jakes

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
30

Joan dira

 

Pier Jakes Helias

 

 Bat bestearen ondotik joan dira,

 eta umezurtz gelditu naiz.

 Zakurrarekin, makilarekin, orgekin joan dira;

 koloregabeko oihal puskak, zeruko hitzak, laino hitzak,

 otoitzak eta irri ixtorioak,

 zikinaren ixuria eta intsentsuaren usaina.

 Haiekin guttiko jendeak urtu dira,

 osoki ixiltzen ziren laborariak,

 lurraren burrunbak entzuteko,

 haizeen oheak urean begiz segitzen zituzten

 beren belen gorriaz petatxatu arrantzaleak,

 joan da nere aitatxi Lan,

 edertien kondalaria,

 bere eskuen balantzetan

 bi arditen zuhurtzia pizatzen zakiena.

 Erraiezu oraino!

 


inprimatu