inprimatu
Ez zait gustatzen
Izenburua:
Ez zait gustatzen
Sinadura:
Angela Duval
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Duval, Angela

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1987
Argitalpenaren urtea:
Alea:
13.zk.
Orrialdea:
28

Ez zait gustatzen

 

Angela Duval

 

 Ez zait gustatzen nere herriko gazteria

 hirira ihes joaten ikustea,

 trufatzen zaion tiranoari

 bere indarra eta libertatea saltzeko.

 

 Ez zait gustatzen; nere herriko zaharrak,

 hirietako hiltegi antzuetan beren neke galduaz damutzen ikustea,

 ez eta nere herriko ama gazteak,

 beren haurrei zapaltzaleen hizkuntzan mintzatzen entzutea.

 

 Katea apurtzea krima bat da;

 herria pozoindatzea krima bat da.

 Nehork ez du protestatzen,

 Nehork! Edo... kasik nehork!

 

 Horregatik bertsoak idazten ditut, nere ofízioa ez bada ere,

 nere tristura gordetzeko,

 nere malkoen perla, altxor batean bezala gordetzeko... Alabaina,

 non atxik azken haziak,

 non ez den poeten baratzean?

 


inprimatu