inprimatu
Begi erreak
Izenburua:
Begi erreak
Sinadura:
Jean Louis Caussade
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Caussade, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
37

Begi erreak

 

Jean Louis Caussade

 

 Bidean argiak,

 begiak erretzen zizkidan;

 herri hustu hauetan, teila arbelaren dolu arropek

 bihotza tristatzen zidaten, gorputza etsitzen.

 Herri hustu, hoztu hauetan,

 gelditu gabe pasatzen zen.

 Ez zen gelditzen, karasa goxo baten emaiteko

 bizi izan ziren harri hautsieri,

 ez, ez zen gelditzen, gehiago, muxu xamur baten pausatzeko

 bizi izan zen herri beroari,

 ez zen gelditzen, pentsatzeko ere,

 bizi izan ziren begi iluneri...

 Ez ziren gelditzen ere.

 Gelditu direa noizbait?

 Begi erreek behatu zutena noiz bait?

 Begi erreak, hetsi ziren, etxeetako, leihoak hetsi diren bezala.

 Begi erreak, hetsi ziren, behako zilatu bat bezala...

 Iluna... Gaua... Erroaren erreinua...

 Gerlaren usain usteldua,

 herraren mintzo ozena.

 Pentzeek debaldetan, langile bat itxarotzen zuten,

 ttirritta bat ez zela gehiago entzuten.

 Heriotzaren gostuak urkatzen zautan zintzurra,

 heriotzak herria urkatu zuen bezala.

 Kurutze hura han, pentze erdian, hemengo auhenen lekuko bakarra.

 Bizia hemen, noizbait, berriz sortuko ote da?

 Lana eta "rentabilitatea" noiz arte errege, bizi diren

 gauza guzien saltzale.

 Hesiak ziren murru bilakatu, behako guziak "barbelez" hertsatu;

 gizartearen itsutasunean, ni okerra, helen ixiltasun

 "konplizioz" nintzen bakarri lokartu; bide urrakoaz

 ninduten zigortu.

 Noizbait etorriko ote da, kurutzea herdoiltzerat utzi duen gizona

 Noizbait etorriko ote da herria husterat utzi duen emaztea

 Noizbait loratuko ote da biziaren pentzea

 Pentzeari erran behar diota oraino goaitatzeko?

 Harri hautsieri erran behar diotela itxarotzeko?

 


inprimatu