inprimatu
Bizi zama
Izenburua:
Bizi zama
Sinadura:
Jean Louis Caussade
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Caussade, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
36

Bizi zama

 

Jean Louis Caussade

 

 Izerdiaren zama.

 Konkortua pisuaren azpian.

 Nigar egiteko denborarik, ez zinieten unen

 belar biltzeko arresteluen gibelean, zuek, mekanika inpertsonalek

 Zama buru gibelean pausaturik,

 besa batean, bazoatzin, pentze patartsutik

 Arramintxeneko selaururat...

 Gizonak ttipiak ziren eta aise konprenigarri zen,

 minaren ixila entzunez...

 Boneta azpian aurpegiak ziren tentsio azkarrean,

 euria jin aintzin sartu beharrean.

 Zangoak, doi doia, zituzten lerratzetik atxikitzen,

 egunaren beroak eta sapak belar zamekin,

 zangoak eta besoak, kasu egin gabe, lehertzen...

 "Bai, jaun andereak, gizon emazte horiek ez dira zahartuko

 eta zahartzen badira, "Xoxofina" bezala, bi zatitan

 bihurtuak, odoleraino higatuak, hezurrak koropilatuak,

 hilen dira".

 Egun apaleko, azken besarkadek, belar beroak karreatzen

 zituztenean, gizonen artean, hitza ere desagertu zen.

 Ur geldi batean izerdiz itoa, hatsa doi doia,

 ixiltasunaren hausten.

 Belarrak erablitzearen bortxaz, txirtxikatuak ziren bezala,

 gizonak beren gorputzean nunbait ziren kraskatuak,

 akidurak ukan zuela berriz ere lehen saria...

 Bihar ere bide bera hartuko dute;

 zer ote da, sortze ala heriotze?

 


inprimatu