inprimatu
Beldur eta ikara, beldur eta ikara, beldurra...
Izenburua:
Beldur eta ikara, beldur eta ikara, beldurra...
Sinadura:
Alexandre Kouchner
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Kouchner, Alexandre

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
20

Beldur eta ikara, beldur eta ikara, beldurra...

 

Alexandre Kouchner

 

 Beldur eta ikara, beldur eta ikara, beldurra

 samurki maite dugun kuttunarentzat.

 Zein gogorra den bizitzea irria ezpainetan,

 hegal xuri eta beltzen artean.

 

 Herri beroenetik, intimoenetik,

 minberaki hurbilenetik, joanak, bideari loturik,

 landerrari zein eskainiak garen, miserableak,

 nolako kalbarioa, nolako lotsa betikoa!

 

 Zein ere izan zaitezen, badakizu bortitza naizela,

 insensiblea, deneri ohitua,

 zenbat nahi dudan haritza senditu

 eta ez haren inguruan beltzen den huntzostoa.

 

 Baina abarren artean, hostoak eta erramuak,

 huntzosto lazoarentzat laguntasuna daukat,

 ez naiz nere baina zure meneko,

 dena zuretzat, ikusazu: ikaran ari naiz!

 

 Eta zorigaitza maltsotzen ari naiz,

 itzalaren beldurra daukat loan bezala,

 zure eskua bilatzen dut ilunean,

 eta ilunetik neri buruz luzatzen da.

 


inprimatu