inprimatu
Parke menditsu, nahasi, buruhausle...
Izenburua:
Parke menditsu, nahasi, buruhausle...
Sinadura:
Alexandre Kouchner
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Kouchner, Alexandre

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
20

Parke menditsu, nahasi buruhausle...

 

Alexandre Kouchner

 

 Parke menditsu, nahasi, buruhausle,

 izai lerrokadak, agin, aztigar,

 haritz bat, bere abar erraldoiekin, bazterrean luzatua

 eta ura guzien mirail.

 

 Ondoan hedatua, haritz bat abar erraldoiekin,

 haren punta apurtua, haren hostodi xehatua,

 zubi-altxa zaharra bailitza, erdi hautsia,

 nola dorrea eta bere ingurua, elefantea eta bere sudurra.

 

 Bizpahiru ezkur altxatu dira, lur akitu hortarik,

 bizpahiru plomuzko soldadok beren sakeletan

 destinua etzan zuten... Amestu zuten? Berdin

 Erromaz, erretretaz, etxe ttiki batetaz.

 

 Natura, begira, bizi da, ez da sekulan beha egoten,

 garaiekin, mendiekin, epokekin arras zoriontsu da.

 Eta haritzaren urrezko abarrak ohitura hartu

 du, arrunta koronatzeko eta dio: non ote dago?

 

 Harekin, hegi moldatuetan, non junta ditezke eslabon baten,

 rusiar eta erromatar marrak,

 batean, elurra eta lerrakeriak agertzen dira,

 bestean, elge beroak eta lerro gudukariak.

 


inprimatu