Lasto usaina zegoen, selauruan...
David Samoilov
Lasto usaina zegoen, selauruan,
haren gorputza: belarra eta haizea,
haren ezpainak: oihaneko arraga,
haren biloak: sagarrondo basa.
Goizaldearen lehen argi zirrintan
hodei arinak lehertu ziren.
Iratzartu ginen. Gero
haurrak bezala, amets batean lokartu ginen.
Goizean ihes joan zen,
logale eta oin hutsik,
euri maldakor baten margarita,
lore handiak bere gonan bilduz.
Bai! Errana zioten
aldi batez bederen gelditzen zela!
Geldi bedi!
Dendora geldi bedi!
(1981)