inprimatu
Gero eta erreagoko bizitzaren...
Izenburua:
Gero eta erreagoko bizitzaren...
Sinadura:
Arseni Tarkovski
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Tarkovski, Arseni

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
17

Gero eta errreagoko bizitzaren...

 

Arseni Tarkovski

 

 Gero eta erreagoko bizitzaren

 apaltzen ari zen larrazkeneko

 azken hilabetean

 tristuraz beterik sartu nintzen

 izenik eta hostorik gabeko oihanean.

 Ingurua brumaz

 itoa zen berina bat bezala.

 Abar gristu batetik

 malko garbiak ixurtzen ziren,

 zenbait arbola negarrez ari ziren,

 dena deskoloreztatzen duen neguaren bezperan.

 Orduan harritzekoa gertatu zen

 etzaterakoan

 hedoi baten urdina azaldu zen,

 eta nola ekainean, argi batek zilatu zituen

 nere iraganerainoko geroko egunak.

 Arbolek dolutu zituzten pena zoroen eta

 festen aberastasunen bezperan,

 zeruan altxatzen ziren galerna zoriontsuak,

 eta papogorriek dantza bat manatu zuten

 lurretik gailurretaraino doatzin notekin

 eskuak klabier gainean bailituzten.

 


inprimatu