inprimatu
Negua, oihanean
Izenburua:
Negua, oihanean
Sinadura:
Arseni Tarkovski
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Tarkovski, Arseni

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
16

NEgua oihanean

 

Arseni Tarkovski

 

 Naturan eztago libertaterik

 haren tentazioa desagertu da,

 libertate osoan, debaldezkoa da

 hazaroko oihana nahastea.

 

 Beren hosto propioen gainean

 ahalge hilgarri batean haztuak dira,

 buzuntzak, erroak airean

 eta puntak lurrean.

 

 Tximinea zoritxartsuan

 doa hotzaren lamia, ezkur

 erorien haragia

 zarta arazten du.

 

 Baina haritza, bere larru higatuan

 hiltzeko prest dago,

 Joanes printzearen aintzinean

 Kalitchev laboraria bezala.

 

 Barkatu, gorriargiaren aberastasuna!

 Aztigarren jantzia erori da, ikaran.

 

 Oxigenoa, pitxer batean usteldu da, dilindan.

 Zein da neguan oihanean dagon libertate hori.

 


inprimatu