inprimatu
Esperantza
Izenburua:
Esperantza
Sinadura:
Vladimir Maiakowski
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Maiakovski, Vladimir

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
14

Esperantza

 

Vladimir Maiakowski

 

 Jar ezazu odola

 nere bihotzean

 zainen hegietaraino!

 kaskezurrean pentsamenduak sarzkidazu.

 Ez naiz behar nuen haina bizi izan

 lurrean

 ez dut ukan nere amodio haina.

 Erraldoia nintzen alturaz,

 zertarako

 Horrelako lanetarako kukusoa nahikoa da:

 luma hari bati karrakatu, betaurrekoen gisara

 plegatua, ezkinean sartua, gela-boltsan!

 Zuen desira beteko dut ordainik gabe

 torratzea

 garbitzea

 erratzea

 lasai ibiltzea

 zaintzea.

 Nahi baldin baduzue

 konzierge izan niteke.

 Zuen etxeetan konziergeak badira, bederen?

 Norbait alai nintzen

 baina bozkarioak zer dezake.

 gure mina uharte baten itzalik gabe dagoenean?

 Eta gaur egun

 hortzak erakusten baldin badira

 ausikitzeko baizik ez da

 eta zurekin kexatzeko.

 Ikusi ditugunak oro

 - kezkak

 edo penak...

 Keinu bat egidazue!

 Jostale bat beharrezkoa ager diteke!

 Marraztuko dizkizuet

 hiperbolazko eta alegoriazko

 asmakizunak.

 

 Zuentzat bertsotan

 arituko naiz.

 Maitatu dut...

 Hobe ez sobera barnatzea,

 Min duzu?

 Tanpis...

 Bizi zara eta zure tristura laztantzea

 gustatzen zaizu.

 Abereak ere laket ditut -

 Zuen baratzeetan

 badauzkatzue, ez?

 Har nezazue abereen zaintzeko.

 Maite ditut.

 Begira, okindegi aldamenean dagon

 txakur ttikia kurutzatzen dugu -

 ileak galtzen ari da

 eta harentzat

 nere gibela kenduko dut:

 damurik gabe, adiskide, har ezak

 eta jan.

 


inprimatu