inprimatu
Azken aldiko kantua
Izenburua:
Azken aldiko kantua
Sinadura:
Anna Akhmatova
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro
Akhmatova, Anna

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
11

Azken aldiko kantua

 

Anna Akhmatova

 

 Nere urratsak arinak izan arren

 indarrik gabe nindagon, hoztua.

 Egia da: esku eskuinean ezarri dut

 joatean, ezkerreko eskularrua.

 

 Hainbeste mail bazeunden?

 Banakien hiru zirela!

 Larrazkena arboletan zegoen

 murmurikan: "nerekin hil zaite!

 

 Nere destinua da, bihurria.

 Engainatu nau, ene fedea trahitu du"

 Ihardetsi diot: "o nere maitea

 bai hiltzear nago, zurekin hiltzen naiz!"

 

 Azken aldiko kantua.

 Etxe ilunari begirada bat

 hori kolore axolagabea, eskargien

 sua erretzen ari zen gelan...

 


inprimatu