inprimatu
Eskalea
Izenburua:
Eskalea
Sinadura:
Auxtin Zamora
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1986
Argitalpenaren urtea:
Alea:
12.zk.
Orrialdea:
3

Eskalea

 

Auxtin Zamora

 

 Minat mingorraren gostua dauka bere suerteak,

 mizpira saldaren usaina, amesten duen, xokolet esneak.

 

 "Pettuz" bat dela diote jende xehiek,

 "zuhaitzaren adabegi ez deus bakartiar bat", intelektualek.

 

 Pinpina bezala, plazetan dabiltzan,

 aberatsek, neure araberan,

 ez dute "zalamalekum" hainitzik,

 ez eta tankako ixil tuntik,

 bere bihotzetan,

 "fardel" hori, bereri, urbiltzen denean.

 

 "Biper egitea" du bere lana,

 bertzeen pizarrak bere ahamena.

 

 Inguru minguru, eskaintzen duelarik bere xapel zilatua,

 ez uste izan zerbaiten galdatzen dabilala!

 

 Hala ere, gure eskulaburrak

 hertsitzen dira gehiago, eta, egoiten laburtuagoak!

 

 Ez, ez uste izan, ez dauku deus galdatzen,

 baizik bere kanoregabetasuna dauku deneri partikatzen.

 

 Gau berandu bustitsu batez, errestan,

 bere azken hatsa utziko duenean,

 zikinetarat aurtiki ondoren ostikoz,

 bere xapel zilatua betikotz,

 izengabeko norbeitek du ehortizko putzu urtsu batean

 lurperatu gabe, argi eskasia gatikan,

 eskalearen eskale eskuak,

 oraino deusez beteak.

 


inprimatu