Hegoa
Marisa Gutierrez
Azkenean, inporta du
argien disdirak kale bazter bustietan, arratsean, eskolatik
etxerakoan, gautua denean jadanik, eskua kartablean,
edo gorputz baten posturak mihisepean urtua, plegatua,
hondoraino hatsa hartuz, beste guzia kanpoan dagolarik,
edo gau beila baten gozotasunak, hizkiak marrazkitzen
ikasterakoan, mihia ateratuz, gero eta emekiago,
botoila baten lepoan jarri ezkargian,
edo neskatxa batek daukaken tristezi handiak, nehork
ez dakielarik, berak bakarrik pentsatzen duelarik,
kulunkatzen ari den bitartean.