Delako larunbat eguzkitsua
Marisa Gutierrez
Lorezko koronak
zaindariei izkutatzen dira
gerizek gibelera egiten dute ontzi sotoen barne barrera
eta martxoko hedoiak
dudan daude atera behar duten ala ez.
Bilbo gaza umi batetaz inguraturik da.
Gauez, ibai zabala baizik da garbia.
Argirik azkarrenak dira artifizialeak.
Uraren gaina leguna eta itxeskatua da anfibio baten sabel epela bezala.
Haurtzaroa esnatzen zarenean begiak itxi arazten dizun adiskidetasunezko zubi bat da.