Teilatuen paradisuan
Pavese
Eguna lasaia izango da, sortzen edo hiltzen
ari den eguzkia bezala, hozki argitsua,
eta zerutik kanpoko berinak aire ustela
begiratuko du.
Goiz batez, behin betikoz, jeikitzen gara
azken loak dakarren berotasuna gozoan; itzala
berotasun gozo horren parekoa dateke.
Berina handitik, zeru handiagoak beteko du
gela. Behin betikoz igan eskalerretarik ez dira
gehiago abots eta arpegi joanak etorriko.
Debalde dateke ohetik altxatzea.
Alba baizik ez da sartuko gela hutsean.
Berina nahiko izanen da, gauzak oro argitasun
lasaiaz janzteko, kasik argi bat.
Etzana den arpegian itzal desinkarnatua
pausatuko da. Tximinean dauden itx itxindu zaharrak
bezalako itzal koropiloak iduri geratuko dira
orroitzapenak. Atzo oraindik, begirada hila
horzkatzen zuen garra bezala geldituko da
orroitzapena.