Bixi da bixi, ez dea bixi?
Peio Xarriton
ABERATSek pagatzen ahal balituzte jende pobre-
ak, heien orde hiltzeko, pobreak aiseago bizi lai-
tezke!
Arno xuria ez dut maite, nehar ere! Uroski bestenaz
edan nezake eta arno xuria hastio baitut, eri nintaike
Ni-k erraneri ez kasurik egin!
Jainkoa guziz boteretsua dela? Ikusi behar, ez deza-
ke egin, hala nola, mendi bat hain handia nun bera
ere ez bailitake goiti igan.
Egiaz derautzuet, beti gezurra diot.
Ni Elkarte batean sartzeko, behar litake Elkarte bat
Zintzoa, ni bezalako presunak onhartzen ez ditue-
nak.
Afixa hau emana darraiteko hemen afixatzea ez
dela haizu. Bestalde debekatzea debekatua da hemen
Ihardokitzen dut deneri, salbu tentazioneari.
Erregla guziak badituzte beren berexkundeak.
Ez SEKULAN erran SEKULAN EZ.
POBREAK BERE AZIETA SALDU du zerbait ha-
ren barnean emaiteko.
Euskal Herrian bada, Euskaldun baino Abertzale ge-
hiago. Frantzian bada, Sozialista gehiago gizon on-
hest baino.
Ez serios izatea serioski har; ez har serioski serios
izatea.
Errankizun guziak hutsak dira; erran hortan denak
xuxen dira, salbu hau.
Prinzipo bat badut: ez prinziporik izatea, ene bizian
Jaun Bankeroak sosa prestatuko dautzu, ez duzula
sos beharrik erakusten badiozu.
Gauza bat betikoa eta segura da: kanbiamendua da
gauza segura.
Gogo asmak balio du asmatzen duzun baino gehiago.
Urgulu gabeko zela zuen bere urgulua.
BITXIAGO, BITXI...
SEGUR naiz, arras segur, beren buruaz segur dire-
nak asto pito batzu direla.
Tronpaturik xuxen kausitu zuen.
Leher egina naiz, kasu egiten ez leher egitea.
Frantziako soldado ezagutuena da Soldado ez Eza-
gutua (Soldat Inconnu). Hura baino gutiago ezagu-
tua, haren emaztea.