inprimatu
Eguzkiaren hiriko oroimenak
Izenburua:
Eguzkiaren hiriko oroimenak
Sinadura:
Bei Dao
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Bei Dao

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
17

Eguzkiaren hiriko oroimenak

 

Bei Dao

 

 bizi

 eguzkia ere jeikitzen da.

 maitasunaz

 lasaitasun

 ahate basak iragaiten dira

 lur garbi, mortu

 eurraren soinu da espazioa

 euriaren gatza

 askatasuna,

 haurraren

 paper puskatuaren zatiak

 arratzen dira

 itsaso osoa sartu da marrazkian

 eta plegatzen denean antzera zuria da

 neska gaztea,

 ortzadarra ikaratzen da eta

 hegan doan txoriaren luma multikoloreak

 ebasten ditu,

 lerdentasunaren

 uhin gorrian igeri dabilan arraun bakartiak.

 lana

 lurra tinkatzen duen eskua

 bake

 enperadorea hil zen lekuan

 harma zaharra zutitu da

 berdetua, piztua

 aberriaren ezinduaren mako bihurtua,

 artearen museoko horma ilunean zurkaizturik

 zaintaularen brontzean urtua da,

 miliarka eguzki eder

 populuaren ispilu hautsian,

 ilargi apurtuen bihi argidunak

 zeruan eta lurrean ereinak

 destinuaren eraginik gabe,

 haurrak mekanikoki xehela jotzen du

 xehelak gaua mekanikok jotzen du

 sinetsi

 artaldea mendi orlegirantz doa

 artzainak flautaz aire monokordoa ematen du

 bizitza.

 arrantzalearen sarea.

 


inprimatu