inprimatu
Berde
Izenburua:
Berde
Sinadura:
Ai Qing
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Itxaro Borda)
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Ai Qing

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
10.zk.
Orrialdea:
16

Berde

 

Ai Qing

 

 berde

 

 denetan berdea

 tinta berdez bete botoila bat bustu bailitza.

 

 nora nahi joanik, bainbeste berde mota ikusten da

 berde sakon, berde altzeiru, berde samur,

 urdin berde, berde nahasi, berde kalziko...

 berde izatearen bortxaz beltz

 berde izatearen bortxaz arrotz.

 

 ufatzen duen haizea berdea da

 ixurtzen ari den euria berdea da

 errekan dabilan ura berdea da

 eguzki printzak ere berdeak dira.

 

 berde guziak biltzen

 metatzen

 bata besteaz batean

 eta abilki kurutzatzen dira.

 

 bat-batean baize kolpeaz

 dantza-urrats ordenatuan bezala

 berdeak juntatzen dira

 neurrian elkarrekin itzulikatzeko.

 


inprimatu