inprimatu
Iheska loari
Izenburua:
Iheska loari
Sinadura:
Auxtin Zamora
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Zamora, Auxtin

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
9.zk.
Orrialdea:
7

Iheska loari

 

Auxtin

 

 miseria maskapean gordea,

 nigar egin dut karrikaz karrika,

 xingar eta amodio galdeka,

 izarrek zilatu arte zerua,

 

 orai, suaren ondoan,

 suarekin itzaliz noa,

 ordainduz ikuzkiari, bereak dituen, neure arraioak,

 haizeari, bereak dituen, neure azken ke karrasiak,

 

 iheska loari,

 lerratuko naizelarik,

 basamortuko ixiltasunera,

 beharba, amets eginen dut,

 

 zuhaitz osto bat zela,

 lur huntako neure izaitea,

 uri ttintten ritmoa, neure musika,

 edoien mugimendua, neure pentsamena,

 

 nahiz berant etsia dutan,

 emeki, begiak

 zeargitzen dauzkitan

 egun berria,

 noa iheska... loari,... i...heska...lo...a...ri, ...i...hes...

 


inprimatu