inprimatu
Gurea
Izenburua:
Gurea
Sinadura:
Jean Louis Davant
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Davant, Jean Louis

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
7.zk.
Orrialdea:
9

Gurea

 

Jean Louis Davant

 

 Haritza bezala da gure kultura.

 Bere lurra badu, buztintsua

 eta bere zerua, zinez aldakorra.

 Batetik bestera, enbor azkarra, gotorra, gogorra,

 zuzen ala makurra, zubi edo zurubi.

 Eguzkia behar du haritzak; bagoaren itzalean ezin

 da bizi.

 Erroen hedatzeko lekua behar du, aski nasaia.

 Zuzen altxatzeko, auzoak ere behar ditu, hein bat

 hurbilak.

 Eta hemen, lurraren sabelean, besteen erroak hun-

 kitzen ditu bere zainez,

 humus berean urtzen dira denen orbelak.

 Eta han, zeruan, haize beretan abesten dute hari-

 tzaren ostoek eta beste arbolenek,

 elgar lilistatzen dute haritz guzien lore haziek.

 

 Halere haritza beti haritz dago

 eta bere kantu berezia kantatzen du,

 bere hameka eriez perekatzen du

 iparraren harpa

 hegoaren gitarra.

 Haritza ez da gurbitza, ez da izaia.

 Aski zaio bere ostoen itzala.

 


inprimatu