Biba errepublika
Jean Baptiste Oxalde
1
Errepublikan egin lan hunez orai nahi naiz mintzatu
Gure arbaso eroriak, nola zituen altxatu
Orduko lege berriak eskuetan baititugu,
Hersatuki konplitzera, entseatu behar dugu.
2
Errepublika jin aintzinean huna zer den munduan
Gizona gizonarentzat esklabo baitzen orduan
Autor batzuek hartu zuten gauza hau beren buruan,
Ikusirik laboraria zela azken estatuan.
3
Gure aitasoak, hal'ikustia, etzena phen'ingarri,
Izerditan trenpaturik bertzen hazten ziren ari
Beren naken saririkan, ezin galda nehori,
Lege berriak baitzituen, beren herrunkan ezarri.
4
Orduan deskansatu zen, gaixo laboraria;
Ez baitzakien oraino zer zen ogi xuria;
Gogotik landatu zuen: Biba, lege berria!
Orai bederen izanen duk errekoltaren erdia
5
Orai dela ehun urthe, jarri zen Errepublika.
Geroztik hemen dabila, guri hurbil itzulika,
Estimatu behar dugu haren azken bisita.
Oro anai ezarri gaitu: hau dugu lege pollita.
6
Harek eman abisu hunak behar dugu onhetsi
Oro aditu ondoan eta, ez burutikan utzi
Gauza horren ahaztia ez othe laitek gaizki
Ongi egiten duenari eskerrak bihurt azkarki.
7
Gobernuak igorri du galde hun bat egun hotan
Deputatu bat eskas duela Pariseko Ganberetan,
Hortakotz gertatzen dela, langile beharretan,
Badugunez hango gisarik, Eskual herri hotan.
8
Entzun dudan bezain laster, ezpainez egin dut irri,
Bainan eztut orai artio hori salhatu nehori
Deputatu xuri denik eztute hartu nahi
Gorriak baizik ez hartzekotz, gan bedi Murde Berdoly!
9
Etsamina egin dezagun, orok ixil ixila,
Ez gira ibili behar falta eztenaren bilha.
Yaun hori gauza guzietan ezpirituz da abila.
Nausiak maitatuko du, bere gostuko muthila.
10
Gobernuak zuretako badauka amodio
Zu behar zira han sartu, hori dela medio,
Sehi hune nahi dute izanik ere kario:
Muthil txarrak nehorentzat, deusik ez du balio.
11
Murde Berdoli barka zadazut hartu dudan ausartzia;
Sartzen ez bazira ere har zazu pazientzia,
Gobernuaz ez baitzira oraino ahantzia.
Kanpotik ere izanen duzu, galdatzen duzun grazia.
12
Zaharri gogua huntzen bertsu emaiten hasita,
Aiten penez orhoitu eta, bihotza hasten jauzika
Bainan ezpaitut probetxurik dolore hartan sar eta
Guziendako laster izan da: Biba Errepublika.