inprimatu
Krisailuaren bakarlekuan
Izenburua:
Krisailuaren bakarlekuan
Sinadura:
Pantxoa Etxegoin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegoin, Pantxoa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
19

Krisailuaren bakarlekuan

 

Pantxoa Etxegoin

 

 Mahain enborrean,

 ukondoen pausagi

 Nere gogo eta,

 hostoaren lekuko,

 Zu, Krisailua.

 

 Zure begietan,

 kausitu dizut,

 Nere ganik ihes egiten zuena.

 

 Zuk erre eta erre

 Nik, hitzak egin eta desegin

 Idatz-lurnaren joan jinean,

 Eratxikitzen naiz,

 Zure gogoetak kondatu beharrean

 Arlotzen naiz,

 zure dirdiran.

 

 Badoaz nere orenak

 zure ikea,

 lerroka doan bezala

 Zure antzan higatzen naiz,

 Azaldu nahian,

 daukazun argia

 edo,

 Zugabeko ilunaren bitxia.

 


inprimatu