inprimatu
Gernikako haritza!
Izenburua:
Gernikako haritza!
Sinadura:
William Wordsworth
Urkizaren iruzkina:
(Eusk.: Joseba Sarrionandia)
Egilea(k):
Sarrionandia, Joseba
Wordsworth, William

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
5.zk.
Orrialdea:
29

Gernikako haritza!

 

William Wordsworth

 

 Gernikako haritza ! Zuhaitz indar saindukoa,

 Dodonan bere adasken sakonetik janiko abotsa

 entzun araziz (fede sineskorraren ustez)

 gordetzen zuen haritz profetiko hura baino gehiagokoa

 

 Zelan lolratzen zara suntsidura haro honetan?

 Zer esperantza, zer laztan ekartzen dizu eguzkiak,

 Atlantiko itsasotik iristen haize samurrak?

 goizeko garoak, apirileko euri gozoak?

 

 Kolpe gupidatsu eta zoriontsua litzateke

 zure abarrak lurrean barreiatuko litukeena,

 zure gerizpe zirkuluan ez badira gehiago

 

 biltzarrean elkartuko beren eserlekuetan

 laborari eta jaunak, legegile dohatsu horik,

 Bizkaiko askatasu zaharraren zaindariak.

 


inprimatu