inprimatu
Hitz
Izenburua:
Hitz
Sinadura:
Pantxoa Etxegoin
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Etxegoin, Pantxoa

Argitalpena:
Maiatz.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
3.zk.
Orrialdea:
13

Hitz

 

Pantxoa Etxegoin

 

 Hitz, zure eta nere

 kario, erantzun merke

 Bihar zure burua,

 Itzuliko ote didazu

 Haize errota bezala,

 hainbeste haize ditu nahasten.

 Hitz, hitzetan ehortziak,

 H, I, T, Z... eta besteak

 Nik hitz, ez da nere arazoa zuk

 Ez da zurea, gizarte hunena duk.

 Ohituraren gizartean lo gaituk.

 Hitz, inoiz nehor ez ahantzi

 Abereen hiztegi, hoin aberasgarri

 Zakurra eleketan, gatuaren hortzetan

 Zenbat hitz haien arrabotatzean!

 Hitz eman, gatuak ez sinhetsi

 Gatuak hitz egin, zakurrak ikasi.

 Hitz, errexak, ez ditut ulertzen haundiak

 Nereak, zuenak, nahi dituenak!

 Nahi ez dituenak, bidali komunera

 Urak eramango ditu,. haundiekin batera

 Eta haien uholdetan ni, noa idaztera.

 


inprimatu